Lleidako Ituna
Itxura
Lleidako Ituna Leongo eta Gaztelako errege Alfonso VII.aren eta Erramun Berenger IV.aren arteko hitzarmena izan zen, 1157ko maiatzean Lleidan sinatutakoa, Antso VI.a Nafarroakoa buru zuen Iruñeko Erresuma banatzeko helburua zuena. Erramun Berenguer IV.a Ramiro II.aren alaba Petronilarekin ezkondurik zegoenez gero, Aragoiko Erresuma gobernatzen zuen de facto eta, beraz, Aragoiko Erresumaren izenean negoziatu zuen.
Itun hau Iruñeko Erresuma banatzearren buruzagi biek sinatutako itun-saileko azkena izan zen. 1140ko Carrióngo Ituna berretsi ez ezik, ezkontza bat adostu zuen elkartasuna sendotzeko: hain zuzen ere, Alfontso VII.aren alaba Antsaren eta Erramun Berenguer IV.aren lehenseme Alfontsoren artekoa.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Luis Suárez eta besteak: Historia general de España y América, (1981)